Merezimenduzko aitormena egingo zaio Bernardo Atxagak zuzendu eta Euskaltzaindiak argitaratzen duen ERLEA literatur aldizkariari. Kazetaritzari hertsiki loturiko ekimena ez den arren, "Epaimahaiak erabaki du literaturaren arloan inoiz izan dugun aldizkari aberats eta dotoreena izanik beharrezkoa dela Rikardo Arregi Kazetaritza Sariak hori horrela nabarmendu eta aitortzea. Bernardo Atxaga eta Euskaltzaindiaren idazkari Xabier Kintana Andoaingo ekitaldian izango dira uztailaren 2an".
Aurreko astean aditzera eman zenez, edizio honetako Ohorezko Aipamena Miren Jone Azurzak eta Ignazio Arregik jasoko dute (ikus, aurreko asteko albistea).