Oinkari dantza taldea eta Korrontzi folk taldea bihar Tolosan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 23a, 13:26

Bihar, ekainak 24, San Juan egunez, Amasa-Villabonako Oinkari dantza taldeak 'Infernuko hauspoa' emanaldia aurkeztuko du Korrontzi folk taldearekin batera. Emanaldia Tolosako Euskal Herria plazan izango da gaueko 23:30etatik aurrera eta bertan Edu Muruamendiarazek prestaturiko koreografiei doinua ezarriko die Korrontzi taldeak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!