Sanjuanak 2011: Pilota hitzordu ugari jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 23a, 12:26

Jaialdia. Esku pilota
Ekainak 24, ostirala. 22:00.

Azken urteetako ohiturari jarraiki, Sanjuanetan esku pilotako jaialdia antolatu dute. Bertan bi partida jokatuko dira:

ESKUDERO II – JAUREGI
HERRIARTEKO TXAPELDUNAK
Jubenilak. Alde batetik,  Andoaingo bi mutilak. Bestetik, herriarteko txapelketako txapeldunak.

ESKUDERO I – KOKA
AGIRRE-MARTINEZ DE EULATE
Nagusiak. Hiru pilotari profesional ohi Andoaingo nagusi mailako pilotariarekin batera.
Koka eta Eulate profesional mailan binakako txapeldun izandakoak dira. Imanol Agirre, berriz, goi mailako pilotari bizkaitarra da. Ikusmin handia dago Jon Eskudero andoaindarra horien ondoan nola  moldatuko den jakiteko.
Pilota partidako txartelak aldez aurretik erosi ahal izango dira ohiko lekuetan 5 euroren truke. Frontoian egunean bertan, 7 euroren truke.

Pilota eskola. Esku pilota
Ekainak 25, larunbata. 11:00.

Finala. Azken urteetan ohiko bilakatu den txapelketa. Bertan Andoaingo pilota eskolako ume, haur eta gazteek parte hartuko dute. Asteak dira txapelketa abian jarri zela. 8 urte eta 20 urte bitarteko haur eta gazteek jokatzen dituzte finalak.

Kontsejupekoa. Esku pilota
Ekainak 26, igandea. 12:30.

3-4. postuak eta finala. Andoainen Kontsejupean jokatzeko ohitura handia izan da eta duela hiru urte pilota eskolakoek tradizio hori berreskuratzea erabaki zuten. Aurten ere nagusi mailako 8 bikote aritu dira lehian, eta finalaurrekora lau bikote hauek sailkatu dira:
• Julen Loidi-Asier Gaztañaga
• Aritz Eskudero-Jon Gaztañaga
• Andoni Alvarez-Jon Eskudero
• Imanol Maiza-Jon Beloki

Igande honetan eguerdiko 12:30etan hasita 3-4.  postua eta finala jokatuko dira.

Zesta punta. Xistera, zesta punta
Ekainak 25, larunbata. 16:00.

San Juan txapelketa. Xistera edo zestan puntan hiru txapelketa ezberdin jokatuko dira:
 
1. Nagusien mailako txapelketa
Gaur egun afizionatu mailan dauden bikote onenetarikoek parte hartuko dute, parte hartzaileen artean, esate baterako, Gipuzkoako txapeldunak, GRAVN-eko txapeldunak, Iparraldeko nahiz Nafarroako txapeldunak izango dira.
Denera zortzi bikote hauek partu hartuko dute: Gazteleku 1, Gazteleku 2, Gazteleku 3, Noain, Donibane Lohitzune,  Tolosa, Donostia eta Zumaia.
Txapelketa buruz burukoak jokatzeko antolatu dute: finalaurdenetatik hasi eta finala jokatu arte. Finala larunbat arratsaldean jokatuko da.
 
2. Bigarren mailako txapelketa     (22 urte azpikoak)
Lau bikotek parte hartuko dute, Gaztelekuko 3 bikote eta Donostiako bikote bat. Finala larunbat arratsaldean jokatuko da.

3. Alebin mailako txapelketa     (10-11 urteko haurrak).
Larunbat goizean 10:30etan hasita, alebin mailako gazteak arituko dira.

Pala. Larruzko paleta
Ekainak 25, larunbata. 16:00.

San Juan txapelketa. Andoain Gipuzkoako palaren erreferentzia bihurtu da azken urteetan. Herriarteko txapelketaren azken hiru edizioetan garaile izan da.
San Juanetako txapelketa honetan eskualdeko zortzi bikotek hartu dute parte eta ligaxkako bi onenek larunbatean jokatuko den finalean neurtuko dituzte indarrak:
• Arantzegi-Letamendi
• Begiristain-Arruti.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!