Maria Luisa Arija, Villabonako Udaleko PSE-EEko zinegotziak bere betebeharra herritarren beharrei erantzutea dela adierazi du eta, bide horretatik, herritarrekin lan egitea izango dela bere lehentasuna, gertuko politika eginez. Arijaren esanetan, lanak eta konpromisoak adierazten dute alderdi sozialistaren identitate ikurra eta ilusioz beterik agertu da legegintza honetan zehar herria modernizatzen eta dinamizatzen lan egiteko duen aukeragatik. Ostiral goizetan, herritarren esanetara egongo da udaletxean: