Sanmielak 2011: Jai Batzordearen lehen bilera ekainaren 28an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 22a, 14:46

Kultura sailak, San Migel Jaietan ekintzaren bat antolatu nahi duen edota batzorde honetan parte hartu nahi duen elkarte edota pertsona guztiei, bilera honetara agertzeko deialdia luzatu nahi die. Bilera honetan,  jaiak burutuko diren egunak zehaztuko dira besteak beste.  

Datorren asteko asteartean, ekainak 28, arratsaldeko 19:30ean, Lekaio kultur etxeko lehenengo solairuan Sanmielak 2011 antolatzeko asmoarekin Jai Batzordearen lehen bilera egingo da.


AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!