Amaia Esnal urnietarraren aldeko ekitaldiak aste honetan, Bateragune auzia dela eta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ekainaren 22a

Amaia Esnal urnietarra beste zazpi pertsonekin batera Auzitegi Nazionalean epaituko dute gaurtik aurrera. Urnietan eta Euskal Herri osoan ELEAK izeneko mugimendu berriak hainbat mobilizazio deitu ditu:

"Bateragune" kasuko epaiketa dela eta, horra hitzorduak:
 

  • Ekainaren 27an: Kontzentrazioa goizeko 12:00etan udaletxe aurrean. Arratsaldean, 19:30ean Donostian, Easo plazatik hasita manifestazioa.
  • Ekainaren 28an: Kontzentrazioa 19:30ean Mikaela Enean.
  • Ekainaren 30ean: Kontzentrazioa 19:30ean Mikaela Enean.
  • Uztailaren 2an: Manifestazio nazionala Donostian.