Zizurkilgo festa batzordeak Elbarrenako festetarako egin dituzten deialdien berri bidali du:
DANTZA: Azken urteetan festetako azken egunean ohitura bihurtu den dantza emanaldirako entseguak hasi dira. Ostiralero arratsaldeko 19.30etan Joxe Arregi plazan elkartzen dira. Ondo pasa nahi duen oro gonbidaturik dago!
DANBORRADA: Aspaldiko ohiturari berriro heltzeko asmoz, koadrila batzuen proposamenez, herritarren danborrada osatzeko asmoa dago. Herriko tabernetan parte hartu nahi dutenek izena emateko zerrendak jarriko dira.
BILERAK: Asteazkenero, arratsaldeko 19:00etan Atxulondo Kultur-Etxean festa batzordeko bilerak antolatzen hasi dira. Herritar guztiak gonbidaturik zaudete!