Andoaingo alkatearen agurra San Juan jaien atarian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 21a, 17:58

"San Juanak ate joka ditugu jada. Festa giroak eta alaitasunak bete-betean hartuko dituzte gure kaleak, eta andoaindar guztiak, haur, gazte, zein heldu, une txarrak ahaztu eta festan murgilduko gara. Garai zailak bizi dituzte familia askok, egoera ekonomikoa dela eta, baina aprobetxatu ditzagun San Juanak ondo pasatzeko. Lagunekin, familiarekin, denok elkarrekin... Andoaindarrok bizikidetzan gure herria eredugarri egin dezagun. Jai zoriontsuak opa dizkizuet, andoaindar maiteok, eta nire besarkadarik beroena edozein arrazoi dela medio San Juanak hemen ospatu ezin izango dituztenentzat".

Ana Carrere Zabala, Andoaingo alkatea

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!