Sakan jaitsiera, Sagain mendi taldearekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 20a, 15:26

Uztailak 9-10 asteburuan, Sagain mendi taldeak sakan jaitsiera antolatu du Guaran (Huescan). Gehienez ere 28 laguneko taldea osatuko da, 12 urtetik gorakoei zuzenduta.
Irteera uztailaren 8an izango da, 16:00etan Asteasuko plazatik. Itzulera, berriz, uztailaren 10ean, igandearekin. Bi gauak kanping batean igaroko dituzte parte hartzaileek eta janaria norberak eraman beharko du.
Izen ematea: Asteasuko kiroldegian (943 693 400). Aurrez 25 euro ordaindu beharko da. Izena emateko azken eguna: Uztailak 6, asteazkena. Egun berean bilera informatiboa ere egingo da 19:00etan Kultur Etxean. Irteeraren kostu orokorra: 60 euro.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!