Arduradunek, azken lau urte hauetan 'helduen' talde bikaina martxan dutela azpimarratu dute.
Entseguak Txermingo Jesusen Bihotza ikastolan burutzen dira eta 11 hilabeteko iraupena dute (irailetik uztailaren bukaera arte). Izena emateko 3 bide:
a) Telefonoz: 660139380
b) E-mailez: harremanak@oinkari.net
c) Uztailak 7 eta 8an (18:00-19:30) bulegoa irekiko dugu Billabonako liburutegi gainean.
Bukatzeko, Oinkari dantza eskolak urteroko dantza saioa burutuko duela jakinarazi dute Santio jaietan. Aurtengo zita Santana egunean izango da, uztailaren 26an Olaederra kiroldegian.