Futbol Eskolari dagokionez, baimenaren zain dago orain kluba; behin jasotzen duenean, inskripzioa zabaltzeko asmoa dute. Klubaren asmoa uztailean astebetez inskripzioa irekitzea da, hala ere irailean ere izango da apuntatzeko aukera.
Denboraldi bukerako bazkaria
Bestalde, Billabona FKE taldeak ekainaren 11n denboraldi amaierako bazkaria ospatu zuen Tolosako Usabal sagardotegian. Bertan 200 pertsona inguru elkartu zen, klubeko jokalari, jokalari ohi, guraso, entrenatzaile, direktiba, etab. artean.
Asier Etxanizek adierazi duenez, "aurten direktiba berri osatu da eta bazkari osteko ekitaldiaren hasieran sortu berri den direktiba berria aurkeztu zuten eta orain arte lanean ibilitakoei esker ona adierazteko, oroigarri gisa, taldeko kamiseta bat bere izenarekin eman zitzaien. Ondoren talde guztien denboraldiari errepasoa egin zioten eta honen ostean berrikuntza gisara, maila bakoitzeko jokalari erregularrena saria banatu zuten. Alebinetan Ion Jauregik lortu zuen saria, Infantiletan Iñaki Artolak, Kadeteetan Andoni Ugartek eta Jubenil mailan Kepa Iguaranek. Azkenik, bazkari honetan ohi den bezala jubeniletan amaitzen dutenei ordulari bat oparitu zioten oroigarri gisa. Aurten oroigarri hori jaso zutenak Ruben Garcia, Yari Alvarez, Ibai Mujika, Beñat Karrera, Beñat Ugartemendia eta Eneko Amondarain izan ziren. Urtero bezala momentu hunkigarriak bizi izan ziren bertan. Bazkaria, parte hartzaile guztiei eskerrak emanez amaitu zuten eta hurrengo denboraldia aurtengoa bezain ona izatea espero dute, guztion partaidetzarekin noski".