Ibon Garmendia billabonatarra zendu da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 13a, 20:14

Gaur goizean, Bermeon lanean ari zela ondoezak jo eta bat-batean zendu da Ibon Garmendia billabonatar gaztea. Bi egun barru 39 urte bete behar zituena garraiolari lanetan aritzen zen eta Gabirian bizi zen. Duela hainbat urte ETBko Txiskola saioan txiste-kontalari moduan gogoratuko du eskualdeko herritar askok. Muxu handia familia osoari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!