Mikel Pagola Urnietako alkate izendatu dute gaurko kargu-hartze ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 11a, 15:39

Mikel Pagolak bere alderdiko 5 zinegotziren babesa jaso du gaurko kargu hartze ekitaldian. Gauzak horrela, alkate izango da hurrengo lau urteetan.

Bozketa horrela izan da:

Bi hautagai izan dira: EAJko Mikel Pagola eta PSEko Herme Gonzalez.  Bilduko Andoni Urbistondok bere hautagaitzari uko egin dio.

Bozketan hauxe izan da emaitza:

  • EAJ 5 boto
  • PSE-EE 3 boto
  • Zuriak 5 boto

Gehiengo osorik ez dagoenez, maiatzaren 22an zerrenda bozkatuena izan denak alkate-makila hartu du: Mikel Pagolak, alegia.

Txalo artean eta Mikel Izagirreren eskutik jaso du aginte-makila.

BIDEOAK:

Pagola aginte-makilarekin

Bildu eta boto zuria, A.Urbistondoren hizketaldia

H.Gonzalez hizketaldia

M.Pagola hizketaldia

ARGAZKIAK:

Kargu hartze ekitaldiko hainbat argazki ikusgai

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!