Galder Azkue Bilduko hautagaia alkate izendatu dute gaurko kargu-hartze ekitaldian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 11a, 14:13

Goizeko hamaiketan, udaletxeko batzar aretoa txiki geratu da kargu-hartze ekitaldia gertutik jarraitzera etorri diren herritarrak biltzeko. Alkate izendapena eskuratzeko hiru aukeren artean egin dute bozketa: Galder Azkue (Bildu), Nagore Puyadena (EAJ-PNV) eta Mari Jose Arija (PSE-EE).
  • Bilduk 9 boto jaso ditu
  • PSE-EEk boto 1
  • 3 boto zuri

Ondorioz, Bildu koalizioko Galder Azkue izendatu dute hurrengo legealdirako alkate. Maixabel Arrieta aurreko alkatearen eskutik jaso du aginte makila. Herritarrekin eta herritarrentzat lan egiteko parte hartzea eskatu du hitza hartu duenean. Batzarraren ostean, herriko hainbat dantzarik ikurrin dantza eta aurreskua eskaini dituzte udaletxearen atarian.

Argazkiak / Bideoa

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!