Goizeko hamarretan herritar ugari gerturatu da Zizurkilgo udaletxera. Batzar aretoa ez ezik, sarrera ere jendez beteta zegoela ekin diote batzar bereziari. Alkate postua hartzeko, Jose Mari Luengo (Bildu) edo Marian Lazkano (EAJ)ren artean egin da bozketa, PSE-EEko Oscar Martinez ez baita batzarrean izan.
Taldekide batek bozketan parte hartu ez badu ere, Bilduk gehiengo nagusiarekin lortu du alkatetza. Ekitaldiaren bukaeran Jose Mari Luengo alkate berriak hartu du hitza eta eskerrak luzatu dizkie zizurkildar guztiei.
Argazkiak / Bideoak