Manuel Larramendi Kultur Bazkunaren Biltzar Nagusia, Larraulen

Bihar ekainak 11, larunbata, Manuel Larramendi Kultur Bazkunak XXII. Biltzar Nagusia egingo du, urterokoa, goizeko 10:30etan hasita, Larraulgo Antton Amunarriz Kultur Etxeko ekitaldi aretoan.

XXII BILTZAR NAGUSIA (URTEKOA)
Ondokoa da aztergai zerrenda:

  1. Biltzar Nagusiko biltzarburua eta idazkaria hautatzea.
  2. Zuzendaritza Batzordearen aldetik, 2010. urteko jardunaren oroitidazkia eta dirukontuen zuriketa aurkeztea eta onartzea, bidezko bada.
  3. Bazkide berriak eta kanporatu direnak, halakorik balego.
  4. Zuzendaritzak 2011. urterako lan-egitasmoa eta aurrekontuak aurkeztea eta, egoki baderitzezue, onartzea.
  5. Zortzigarren Zuzendaritza Batzordea hautatzea.
  6. Galde-erreguak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!