Umorezko zine mutua, ostiralean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 8a, 19:29

Datorren ostiralean, ekainaren 10ean, umorezko zine mutua ikusteko parada izango da Gurea zineman. Izan ere, umorezko zine mutuaren garaiko bi izarren hiru film eskainiko baitira: The Champion (1915), Palefale (1922) eta The Ballonatic (1923). Ikusleek, beraz, ordubete inguruko emanaldian Charlie Chaplin eta Buster Keatonen pelikulez gozatzeko aukera izango dute eta, era berean, Iñar Sastre musikariaren zuzeneko piano eta perkusioaz ere bai.

Ekainak 10, ostirala. 22:30etan, Gurea zineman.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!