Udal osaketa ekitaldiak larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 7a, 12:12

Gaur, ekainak 11, 2011-2015 legealdiko Udal berriak osatuko dira. Dagoeneko Lasarten, Orion edota Donostian kargua hartu dute. Hiru herrietan Bildukoak alkatetzara.

Hurrengo orduetan eskualdeko kargu-hartzeen inguruko informazioa, argazkiak, bideoak,... Bien bitartean, Twitter bidez informazioa

Ekainak 11, larunbata. Herriz herri, udaletxeetan:

10:00. ZIZURKIL. Bilduko Jose Mari Luengok gehiengo osoa du.

11:00. AMASA-VILLABONA.Bilduko Galder Azkuek gehiengo osoa du.

11:00. ANDOAIN Bilduko Ana Carrere zerrenda-buru bozkatuena da.

12:00. URNIETA EAJ-PNVko Mikel Pagola zerrenda-buru bozkatuena da.

12:00. ASTEASU Asteasu Batuz-eko Pili Legarrak gehiengo osoa du.

12:30. LARRAUL Larraul Aukerako Xabier Mujikak gehiengo osoa du.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!