Tolosaldeko Aste Berdearen inguruko irakurketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 6a, 19:00

Tolosaldea Garatzenek, berriki Tolosaldean burutu duten Aste Berdearen inguruko balorazio baikorra igorri du. Hara segidan egin duten irakurketa:

"Tolosaldea Garatzen garapen agentziak eta Agenda 21 garatzen duten eskualdeko udalek aurtengoan ospatutako Aste Berdearen inguruan oso balorazio ona egiten dugu. 500 pertsonak hartu du parte Tolosaldeko hainbat herritan antolatutako jardueretan eta ondorioz, kontsumo arduratsuago baten aldeko mezua iritsi zaie eskualdeko herritarrei.
Tolosaldeko Agenda 21eko taldeak  "zentzuz elikatu, zentzuz kontsumitu, zentzuz bizi"  mezua zabaltzen saiatu da ospatutako jardueretan eta urtetik urtera garapen iraunkorra bultzatzen duen Aste Berdea egonkortzen ari dela uste dugu antolatzaileek. Beraz, gure partetik eskerrak eman nahi dizkiegu antolatutako jardueretan parte hartu duten herritar guztiei, denon artean ingurumenarekiko eta gizartearekiko mundu arduratsuago bat egiten saia gaitezen".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!