Aimar Irigoien garaile V. Gorostidi Harria txapelketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 6a, 15:19

Aimar Irigoien errezildarra garaile izan zen atzo Adunan jokatu zen V. Gorostidi Harria txapelketan. 138 kiloko harriari 31 jasoaldi egin zizkion, Bellosok baino bost gehiago eta Izeta IIIk baino hamar gehiago. Ekainaren 19an Aian izango duen apustuari begira, aurrekari ederra izan zuen atzokoa.

Gainerako harri-jasotzaileen artean, Josetxo Urrutiak 14 jasoaldi egin zizkion harriari eta Beñat Jauregi 15 urteko gazteak, 6 altxaldi. Unai Bertizek, berriz, 19 aldiz jaso zuen 138 kiloko harria atzo Adunan.

Errezildarrarentzat izan zen, beraz, garaipen argia. Adunako pilotalekua jendez gainezka egon zen atzo arratsaldean, giro ederrean burutu zelarik herri kirol jaialdia.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!