Jokin Lizeaga eta Ainhoa Jauregi irabazle Ereñotzuko mendi lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 5a, 17:12

200 korrilakalari Ereñotzutik abiatu gaur goizeko 10:00etan Oindira igo eta jaitsi asmoz. Denera, 12,7 km-ko ibilbidea eta ia 700 metroko desnibela. Irabazleak Jokin Lizeaga eta Ainhoa Jauregi izan dira. Zorionak!

 

Horrela jaso zuen kronika.net guneak albistea:

Lizeaga eta Jauregi urnietarrak, azkarrenak
Jokin Lizeagak 58 minutu eskax pasa zituen Oindira igo eta jaisten. Ainhoa Jauregi izan zen emakumezkorik azkarrena, eta 1:15:15 denbora egin zuen. Lehenengo ereñotzuarra, Iñaki Gorrotxategi.
 
2011/06/06 - Astelehena
Urnieta indartsu dabil mendi lasterketetan, eta atzo ere bi irabazleak, hangoxeak izan ziren: Jokin Lizeaga mu­tiletan eta Ainhoa Jau­re­gi nesketan, Urnietako bikoteak har­tu zien denei gaina, atzo, Oin­diko malkarretan igo eta jaisten. Denborak ere hotzikara jartzeko modukoak. Lizea­gak 31 minutuan igo zuen Oindi, eta Ere­ño­tzu­ra bueltan ordubetez az­pi­tik zen. Oso gertu zituen Zigor Itu­rrie­tan eta Ibai Alba hernaniarrak (elkarrekin sartu ziren 2-3 postuetan), eta Unai Santa­ma­ria ondoren (erdi-ereño­tzuar jo zuten atzo). Iñaki Gorro­txa­te­gi 31ga­rren postuan sartu zen, eta bera izan zen lehenengo ereñotzuarra. Guztira 188 lagunek bukatu zuten, eta Hernani eta Ereñotzu­koak, 69 lagun.

Oindiko puntan, eta igoera guztian izan ziren atzo animatzaileak. Oindiko puntan izan zirenek Kronikari adierazi ziotenez, «azken igoeran, sekulako pilak juntatu dira lagunei animoak ematera».   

San Antonioak ostiralean segiko dute, Ereñotzun.

SAILKAPEN OROKORRA

1-Jokin Lizeaga 57:50
2-Zigor Iturrieta 59:21
3-Ibai Alba 59:22
4-Unai Santamaria 1:00:04
5-Fraçois Champagne 1:02:09
6-Iban Urdangarin 1:03:19
7-Aitor Etxarren 1:04:36
8-Jose Javier Maiza 1:05:07
9-Jon Manzisidor 1:05:15
10-Sergio Uzkudun 1:05:44

Aurreneko emakumezkoa

1-Ainhoa Jauregi 1:15:15

Aurreneko Ereñotzuarra
1-Iñaki Gorrotxategi 1:11:21
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!