Bilduk hartuko du Lasarteko alkatetza

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 4a, 18:23

Beti PSE-EE egon izan da agintean, eta bera izan zen maiatzaren 22an lehen indarra. Baina Berria.infok jakinarazi duenez, EAJk eta PCLO plataformak Pablo Barrio BILDUko alkategaiaren alde bozkatuko dute gaur zortzi, eta 25 urteren ondoren aldaketa historikoa gertatutako da. Lasarte herri denetik (1986. urtetik) PSE-EEko Ana Urtxuegia izan zen alkatea. Joan den urtean, Jesus Maria Zaballos alderdikideak hartu zion lekukoa, eta PSE-EEtik Zaballos bera aurkeztu da aurten kargurako. PCLO plataformak bere bi botoak BILDUko alkategaiari emango badizkio ere, ez da udal gobernuan sartuko. Oso litekeena da BILDUk EAJrekin batera gobernatzea.

Maiatzaren 22ko emaitzak: PSE-EE: 3.147 boto / 7 zinegotzi. Bildu: 2.168 boto / 5 zinegotzi. EAJ: 1.091 boto / 2 zinegotzi.  PCLO: 980 boto / 2 zinegotzi. PP: 785 boto / zinegotzi 1.

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!