Bihar larunbatarekin jakingo da zein den aurtengo Gipuzkoa sagardorik onena. Sei sagardotegi iritsi dira final handira, Adunako Zabala, Urnietako Eula eta Oianume, eta Astigarragako Gartziategi, Larrarte eta Alorrene. Irabazleak 2.500 euro eta garikurra jasoko ditu. Aurtengo lehiaketan 13 herritako 34 sagardotegik parte hartu dute, botilako sagardoa bultzatzea helburu duen txapelketa garrantzitsu honetan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!