Jabier Zabalari esker oneko jaialdia, igande eguerdian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 3a, 19:09

Ekainaren 5ean, igande eguerdian, esker oneko jaialdia eskainiko dio Adunako herriak 28 urtez Adunako udaletxean musutruk lanean aritu den Jabier Zabalari. Eguerdiko ekitaldian adin ezberdineko herritar ugarik hartuko du parte; besteak beste, bertsolariak, musikariak nahiz dantzariak izango dira bertan. Ondoren, Aburuza sagardotegian elkartuko dira guztiak bazkaltzeko. Adunako herrian klik eginda, antolatzaileei jaialdiaren inguruan eginiko elkarrizketa irakur daiteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!