Fermin Altunari omenaldia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 3a, 10:52

Urtetan Gazteleku pilota elkartearen bultzatzailerik nagusiena izan den Fermin Altunak elkarteko pilotari guztien aitormen hunkigarria jaso zuen joan zen larunbatean. Altunak Gazteleku elkartea utzi berri du makina bat ahalegin burutu eta gero, eta pilotariak oso eskertuta daudela adierazi nahi izan zioten, txapela eta oroigarriak emanez.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!