Banaiz Bagara udari begira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko ekainaren 3a

Etorkinentzat euskara ikastea eskura dago Banaiz Bagara taldeari esker. Udan ere, zeregin horretan jarraituko dute.

Urnietako taldea ekainean eta uztailean atelehenero bilduko da 13:30etatik 14:30etara, eta ostegunero 19:30etatik 20:30etara.
Andoaingo taldea ekainean eta uztailean goizez arituko da. Ostiralero, beti bezala, goizeko 11:00tatik 12:00etara.

Kantu saioak
Ekainean bi kantu saio antolatu dituzte: Andoainen ekainaren 17an eta Urnietan ekainaren 30ean.

DANTZA SAIOAK
Uztailean bi herrietan dantza ikastaro txikiak eskainiko dituzte: Andoainen uztailaren 15ean eta 22an; Urnietan uztailaren 14an eta 23an.

Kantu eta dantza saioak Mireia Otzerinjauregi kantu irakasleak eta Patxi Montero dantza irakasleak eskainiko dituzte.
Informazio osoa: 645 733 818.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!