Dantzatuko dugu? dantza erakustaldia, Hutsunea Betez emakume taldearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 2a, 20:07

Hutsunea Betez emakume taldeak ‘Dantzatuko dugu?' dantza erakustaldia eskainiko du uztailaren 1ean, ostirala, Gurea antzokian 20:00etan. Arabiar dantzak, latinoak..., mota askotako dantzak prestatzen ari dira taldekideak. Amasa-Villabonako emakume taldearekin batera, besteak beste, Beasaingo taldekoak ere arituko dira. Sarrera doakoa izango da eta herritar guztiak gonbidatu nahi dituzte euren emanaldira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!