PSE-EEk akordiorako proposamena luzatu dio EAJ-PNVri

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 2a, 16:12

Rodolfo Aresen hitzak bildu ditu eitb.com guneak, eta bertan adierazten denez PSE-EEk ekainaren 11rako tartea eman dio EAJri hainbat instituzioen gobernagarritasuna bermatzeko hitzarmena sinatzeko. Aresek gaineratu du ez duela jarrera itxia aurkitu EAJrengan.

Gaur argitaratu denaren arabera PSE-EE prest dago EAJ babesteko hainbat instituzioetan, eta EAJk bere aldetik PSE-EEren hautagaitza Andoainen, Oreretan eta Donostian babestu beharko luke. Horrela dio oharrak:

"EAJri lehenego indarra den erakundeetan babesa emateko aukera helarazi diela azaldu du Aresek, eta era berean, jeltzaleek Donostia, Andoain eta Errenterian hautagai sozialistak babes ditzatela eskatu. Udal horietan PSE-EE zegoen orain arte, baina maiatzaren 22ko hauteskundeetan Bilduk zinegotzi gehiago lortu zituen.

Sailburuak argi utzi du EAJrekin ituna egiteko hiru alkatetza horiek babestea nahitaezko baldintza dela.

EAJk proposamenaren inguruko erantzunik ez duela eman gaineratu du".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!