Bigarren eskuko azoka, Aste Berdearen baitan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 2a, 15:02

Bihar, ekainak 3, bigarren eskuko azoka izango da Berdura plazan, 17:30etatik 21:00etara, Tolosaldeko Aste Berdearen baitan. Ekintza honen bidez, hondakinen murrizketa eta gauza nahiz objektuen berrerabilpena bultzatu nahi dute antolatzaileek. Beraien materialak salgai jarri nahi dituzten herritarrek 689749439 zenbakira hots egin behar dute. Antolatzaileek jarriko dituzte postuak azokan.

Era berean, Lur-lan elkarteak bertako produktuen dastaketa eskainiko du. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!