Ekainaren 12an, egun osoko mendi irteera antolatu du Sagain mendi taldeak Aralarko Malloetara. Amezketatik, Minetako bidea hartu eta Malloak mendizerra zeharkatuta, Balerdi mendira igoko dira. San Martingo parkera jaitsi eta bertan bazkalduko dute ondoren. Bost orduko ibilbidea izango da, antolatzaileek azaldu dutenez, zailtasun handirik gabekoa. Kotxe partikularretan abiatuko dira Asteasuko udaletxe aurretik goizeko 08:00etan. Izen-ematea kiroldegian egin behar da: 943 693400.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!