Gazte ugari, bertso eta ipuinlari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko eka. 1a, 10:38

Villabonako Udaleko Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen duen Ipuin eta Bertso lehiaketako sariak joan zen maiatzaren 26an banatu ziren Gurea antzokian.

Bertan izan ziren lehiaketan bertsoa edo ipuina aurkeztuz parte hartu duten Erniobea, Fleming eta Jesusen Bihotza ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak. Amaia Agirre bertsolariak aurkeztu zuen sari-emate ekitaldia eta bertso bidez jakinarazi zituen irabazleen izen-abizenak, Unai Mendizabal bertsolari zizurkildar eta Haritz Mujika bertsolari asteasuarraren laguntzarekin. Sariak banatzen, berriz, Maite Arregi euskara teknikaria eta Hautsi Izagirre kultur zinegotzia aritu ziren. Ohi denez, Amaia Agirre eta Ixabel Agirresarobek epaitu zituzten lehiaketara aurkeztutako lanak; bertsoen saila lehenak, ipuinena bigarrenak. Giro ona eta txalo zaparradak nagusitu ziren ekitaldian zehar, hainbat gaztek euren bertsoak zuzenean abestu zituztelarik. Amaieran, gogoko duten gaztetxoei, idazten jarraitzeko deia luzatu zien Amaia Agirrek aurrera begira.

Bertsoa
LH, 3 eta 4 mailak
  1. Futbolari txarra -  Ander Usandizaga (Jesusen Bihotza)
  2. Tolosan ihauteriak – Beñat Intza Jauregi (Jesusen Bihotza)
  3. Ihauteriak – Ander Alonso (Jesusen Bihotza)
LH, 5 eta 6 mailak
  1. Auschwitz – June Ugarte Iraola (Fleming)
  2. Argentinako kontuak – Garazi Otegi Galarraga (Fleming)
  3. Eskola – Arkaitz Otaegi (Fleming)
  4. AB.- Lagunik onena kanpora doa bizitzera – Manex Irazusta (Fleming)
DBH, 1 eta 2 mailak
  1. Osaba zena – Iratxe Geresta Azurmendi (Erniobea)
  2. AHTren hondamendiak – Igor Gorostidi Murua (Erniobea)
  3. Injustiziaz inguratuak – Nadia Boujemaa Zabala (Erniobea)
DBH, 3 eta 4 mailak
  1. Leihotik begira – Ane Geresta Azurmendi (Erniobea)
  2. Ispiluari beldur – Haritz Mujika (Erniobea)
  3. Bizitzaren parada – Leire Olazabal Arrastoa (Erniobea)
  4. AB.- Oialume – Julen Esnaola Zabala (Erniobea)

Ipuina
LH, 3 eta 4 mailak

  1. Haizea eta olatua – Anne Iztueta Garcia (Jesusen Bihotza)
  2. Zuhaitza eta txoria – Iñaki Iglesias (Jesusen Bihotza)
  3. Izkutaketan – Eneko Etxeberria Lertxundi (Fleming)
LH, 5 eta 6 mailak
  1. Iker eta mendi misteriotsua – Larraitz Garmendia Aizpurua (Jesusen Bihotza)
  2. Baserritarraren hausnarketa – Telmo Gartzia Arana (Fleming)
  3. Arrautza edo txita – Nerea Etxeberria Arin (Jesusen Bihotza)
DBH, 1 eta 2 mailak
  1. Nire aitonaren historia ahaztezina – Silvia Moreno Gomez (Jesusen Bihotza)
  2. 3 orinak – Maider Alfonso Izagirre (Jesusen Bihotza)
  3. Mendiaren indarra – Nerea Arregi (Erniobea)
DBH, 3 eta 4 mailak
  1. Scott eta Newcastleko kondaira misteriotsua – Aitor Gisasola Iraola (Jesusen Bihotza)
  2. Benetako altxorra – Aitor Ormazabal Zubeldia (Jesusen Bihotza)
  3. XX. Mendeko Gaugin – Unai Iparragirre Quilez (Erniobea)
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!