Aizkardirekin Akitaniako mendietara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 31a, 11:22

Ekainaren 12an, igandearekin, Lescungo Masousa parkinetik aterata, Larraille mendira igoko dira parte hartzaileak, 2146 metrora. Handik Lariste mendira, 2169 metro eta Palo portutik (1914 m.) hasiko dira jaisten Lauzarteko kanpinera iritsi arte (870m.).
20 kilometroko bidea egiteko zazpi ordu inguru beharko dituzte mendizaleek.
Izena-emateko 649717182 zenbakira deitu behar da 20:00etatik 22:00etara edo Aizkardi elkartearen egoitzara jo. Epea: ekainak 9.
Irteera ekainaren 12an goizeko 06:ooetan izango da Olaederra kiroldegiaren aurretik.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!