Benito Lertxundiren saioa igandera atzeratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 30a, 19:27

Kantariaren ordezkariek “-arrazoi teknikoak” argudiatuta, bigarren aldiz atzeratu dute Benito Lertxundi kantariaren emanaldia. Azkenean, ekainaren 5ean izango da arratsaldeko 19:00tan hasita, Urnietako kiroldegian. Igande honetan, beraz.

Udalaren oharra:

"Larunbata honetan, ekainak 4, Benito Lertxundik Urnietako kiroldegian eman behar zuen kontzertua egun eta orduz aldatu da, eta azkenean igandean, ekainak 5, arratsaldeko 19:00etan izango da.
 
Arrazoia artista berari egotzi behar zaio, egun eta ordu aldaketa berak eskatuta izan baita. Kasu honetan udalak ez du inolako erantzukizunik izan.
 
Orain arte saldutako sarrerak egun honetarako baliagarriak izango dira. Sarreraren dirua itzultzea nahi duenak Lekaio kultur etxera etorri beharko dira edota Ginmusica musika-produktorera deitu 943 40 14 18 telefono zenbakira".
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!