Jesusen Bihotza ikastolako festa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 30a, 14:47

Jesusen Bihotza ikastolak ikasturteari amaiera emateko festa antolatu du datorren larunbatean, ekainaren 4an. Ikastolako kideek, jaialdiaren antolaketan parte hartuko duten kideei; Guraso elkarte, irakasle, ikasle eta Villabonako Udalari eskerrak eman dizkiete aurrez. Eta gonbitea luzatu diete billabonatar eta zizurkildar guztiei jaian parte hartzeko. 
Bestalde, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzako ikasleek maiatzaren 31n, arratsaldeko 15:15etan Gurea zineman Ingeleseko jaialdia (English Festival) egingo dutela jakinarazi dute.  

Ekainaren 4ko jaialdiko egitaraua: 

14:00-16:00 Esku pilota eta frontenis partidak Bearzana pilotalekuan. Futbol partidak Txerminen.

16:00 Mus txapelketa eta aldibereko Xake jokalariak Txerminen.

16:00-16:30 Kros herrikoia Txerminen.

17:00-19:00 Argazki eta eskulan erakusketa Txermingo eraikineko 3. solairuan.

18:00 Pailazoak Txistulari plazan.

18:15 Ikasle eta gurasoei zuzendutako jokoak.

19:30 Tonbola eta trikitixa.

Ondoren, afari-merienda.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!