Maiatzaren 28an, eguerdian hasita, egun osoko festa izan zen herrien arteko elkartasuna bultzatuz. Lehenik eta behin, ekitaldi instituzionala udaletxean; bertan ziren senidetzearekin bat egiten duten Zizurkil, Amasa-Villabona, Asteasu eta Adunako Udal ordezkariak eta baita datorren legealdiko ordezkari ugari ere. Ondoren, ongi etorri ekitaldia eskaini zitzaien ertamerikarrei Berdura plazan; bertsoak, aurreskua, Onddo gazte asanbladako kideen ongi-etorria... Bertso bazkaria eta arratsaldeko giro ona nagusitu ziren eguerdiko saioaren ostean. El Salvadorreko hiru kideak astebete pasatxo igaro dute Euskal Herrian, hainbat txoko eta lan eremu ezagutuz. Haietako kide batek uraren kudeaketa ikastaroa egin du, euren herrian hemen ikasitako txartatu ahal izateko.