Juan Joxe Agirregabiria Gipuzkoako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko maiatzaren 29a

Urnietako Sansonarri elkarteak antolatuta maiatzaren 28an, Urnietako Plazido Muxika plazan jokatuko zen Gipuzkoako txinga-eroate txapelketa. 50 kiloko pisua duten bi txinga eraman beharra izan zuten parte hartzaileek. Pronostikoak betez, Juan Joxe Agirregabiria lasturtarra erraz garaitu zen. Honakoa izen sailkapena:

1. Juan Joxe Agirregabiria (Lastur) 25 plaza

2. Andoni Zubiaurre (Mutriku) 11 plaza eta 17 metro

3. Juanjo Agudo (Urnieta) 8 plaza eta 15 metro