Aimar Irigoien Gipuzkoako txapeldun

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 29a, 20:21

Urnietako Sansonarri elkarteak antolatuta maiatzaren 28an, Urnietako Plazido Muxika plazan jokatu zen Gipuzkoako harri txikien txapelketa. Bertan, hiru harri ezberdin bizkarreratu beharra izan zuten: 125 kiloko zilindro berria, 112,5 kiloko kubikoa, eta 100 kiloko bola. Harri bakoitzarekin 3 minutuko saioa egin zuten parte hartzaileek. Aimar Irigoien izan zen irabazlea. Errezildarra zen faborito argia, eta ez zuen huts egin. Harri guztiekin izan zen nagusi Irigoien, eta erraz menderatu zituen guztiak. Honakoa izan zen sailkapena:

1. Aimar Irigoien (Errezil) 9.050 kilo bizkarreratuta

2.  Jexux Mari Urrutia 8.275 kilo

3. Urtzi Telleria (Urnieta) 7.525 kilo

4. Unai Lertxundi (Aia) 6.900 kilo

5. Aimar Galarraga (Orio) 4.437,5 kilo

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!