Gazte ugari, bertso eta ipuinlari

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 26a, 20:11

Villabonako Udaleko Euskara Zerbitzuak urtero antolatzen duen Ipuin eta Bertso lehiaketako sariak banatu dira gaur arratsaldean Gurea antzokian. Bertan izan dira lehiaketan parte hartu duten Erniobea, Fleming eta Jesusen Bihotza ikastetxeetako Lehen Hezkuntzako eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleak. Amaia Agirre bertsolariak aurkeztu du sari-emate ekitaldia eta bertso bidez jakinarazi ditu irabazleen izen-abizenak, Unai Mendizabal bertsolari zizurkildar eta Haritz Mujika bertsolari asteasuarraren laguntzarekin. Sariak banatzen, berriz, Maite Arregi euskara teknikaria eta Hautsi Izagirre kultur zinegotzia aritu dira. Ohi denez, Amaia Agirre eta Ixabel Agirresarobek epaitu dituzte lehiaketara aurkeztutako lanak; bertsoen saila lehenak, ipuinena bigarrenak. Giro ona eta txalo zaparradak nagusitu dira ekitaldian zehar, hainbat gaztek euren bertsoak zuzenean abestu dituztelarik. Amaieran, gogoko duten gaztetxoei, idazten jarraitzeko deia luzatu die Amaia Agirrek aurrera begira. Hauexek sarituak:

Argazkiak

Bertsoa

LH, 3 eta 4 mailak

1.- Futbolari txarra -  Ander Usandizaga (Jesusen Bihotza)

2.- Tolosan ihauteriak - Beñat Intza Jauregi (Jesusen Bihotza)

3.- Ihauteriak - Ander Alonso (Jesusen Bihotza)

LH, 5 eta 6 mailak

1.- Auschwitz - June Ugarte Iraola (Fleming)

2.- Argentinako kontuak - Garazi Otegi Galarraga (Fleming)

3.- Eskola - Arkaitz Otaegi (Fleming)

AB.- Lagunik onena kanpora doa bizitzera - Manex Irazusta (Fleming)

DBH, 1 eta 2 mailak

1.- Osaba zena - Iratxe Geresta Azurmendi (Erniobea)

2.- AHTren hondamendiak - Igor Gorostidi Murua (Erniobea)

3.- Injustiziaz inguratuak - Nadia Boujemaa Zabala (Erniobea)

DBH, 3 eta 4 mailak

1.- Leihotik begira - Ane Geresta Azurmendi (Erniobea)

2.- Ispiluari beldur - Haritz Mujika (Erniobea)

3.-  Bizitzaren parada - Leire Olazabal Arrastoa (Erniobea)

AB.- Oialume - Julen Esnaola Zabala (Erniobea)

 

Ipuina

LH, 3 eta 4 mailak

1.- Haizea eta olatua - Anne Iztueta Garcia (Jesusen Bihotza)

2.- Zuhatza eta txoria - Iñaki Iglesias (Jesusen Bihotza)

3.- Izkutaketan - Eneko Etxeberria Lertxundi (Fleming)

LH, 5 eta 6 mailak

1.- Iker eta mendi misteriotsua - Larraitz Garmendia Aizpurua (Jesusen Bihotza)

2.- Baserritarraren hausnarketa - Telmo Gartzia Arana (Fleming)

3.- Arrautza edo txita - Nerea Etxeberria Arin (Jesusen Bihotza)

DBH, 1 eta 2 mailak

1.- Nire aitonaren historia ahaztezina - Silvia Moreno Gomez (Jesusen Bihotza)

2.- 3 orinak - Maider Alfonso Izagirre (Jesusen Bihotza)

3.- Mendiaren indarra - Nerea Arregi (Erniobea)

DBH, 3 eta 4 mailak

1.- Scott eta Newcastleko kondaira misteriotsua - Aitor Gisasola Iraola (Jesusen Bihotza)

2.- Benetako altxorra - Aitor Ormazabal Zubeldia (Jesusen Bihotza)

3.- XX. Mendeko Gaugin - Unai Iparragirre Quilez (Erniobea)

 

Aipua: Giro ona eta txalo zaparradak nagusitu ziren ekitaldian zehar, hainbat gaztek euren bertsoak zuzenean abestu zituztelarik

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!