Aste Berdea, ekintzez beteta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Tolosalde Garatzenek eta Tolosaldeko Udalek bat egin dute ekainaren 5ean mundu osoan ospatzen den Ingurumenaren egunarekin. Horretarako, ekintzaz betetako egitaraua osatu dute, gaur eguerdian Amasan aurkeztu dutena:

Egitaraua Tolosaldeko herri gehienetan banatuko da.Aiztondo bailarari dagokionez:

ADUNA

-Ekainak 2, osteguna. "Nola elikatzen dugu mundua?" izeneko bideoforuma. Herri eskolan 17:00etan.

AMASA-VILLABONA

-Maiatzak 27, ostirala. "XL Town" izeneko emanaldia, Pikor teatroaren eskutik. Gurea antzokian 22:30etan.

-Ekainak 3, ostirala. Bigarren eskuko azoka. Berdiura plazan 17:30etatik 21:00etara.

-Ekainak 4, larunbata. Lore banaketa Atari Bizi lehiaketaren baitan. Berdura plazan 11:30etan.

ZIZURKIL

-Ekainak 2, osteguna. "Nola elikatzen gara" bideoforuma. Atxulondo Kultur Etxean 19:30etan.

-Ekainak 5, igandea. Zizurkildik barrena 2011ko mendi ibilaldi herrikoia. Irteera: 09:00etan. Bi irteera puntu: Pello Mari Otaño eta Pasus plazak. Bi taldeak San Migel ermitan elkartuko dira. Luzera: 12 km. Desnibela: 150 m.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!