Datorren ostiralean, maiatzaren 27an, Loatzo musika eskolako kideek klarinete eta piano emanaldia eskainiko dute Anoetako Auditoriumean arratsaldeko 18:30etatik aurrera.
Bestalde, musika eskolako arduradunek, 2011/12 ikasturterako matrikulazioa zabalik dagoela gogorarazi dute. Oraindik tailerretan eta zenbait tresna jotzen ikasteko eskoletan tokia badagoela. Interesatuak lehenbailehen harremanetan jartzeko gomendatu dute. 943 692619 edo 648102798.