Frontoi berezia
Beste zenbait herritan bezala, zimiterioa da jatorriz Zizurkilek pilotan ibiltzeko zuen txokoa. Oso frontoi berezia da; alturaz baxuagoa, bost kuadro besterik ez ditu, eta atzeko pareta erdiraino soilik iristen da. Alboetan bi poste daude gainera, pilotarien jarduna baldintzatu dezaketenak.
Nahi duen edonork aukera paregabea izango du datozen asteetan frontoi honen xarmaz gozatzeko. Kanporaketa partidak larunbat arratsaldetan izan ohi dira eta finala berriz, ohi bezala, Zizurkilgo Amabirjin jaietan jokatuko da, aurten, abuztuaren 13an. Gauez jokatzen da finala eta jendetza hurbiltzen da ikuskizunaz gozatzera. Badakizue, ez zalantzan egon. Animatu!