Amasa-Villabonako Bildu koalizioko hautagaiak pozik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 23a, 11:33

Amasa-Villabonako Bildo koalizioko hautagaiak pozik agertu ziren atzo gauean jasotako emaitzarekin. 2276 botoren artean 1587 eskuratu zituzten, datorren legealdian Udala ordezkatzeko hamahirutik bederatzi ordezkari lortuz. Erantzun ona esperoagatik ez zuten hainbesterainokoa espero eta eskerrak eman zizkieten botoa eman zieten herritar guztiei.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!