Andoni Urbistondo
BILDU:
“Emaitza izugarriak lortu ditugu: 934 bozka, 5 zinegotzi eta bozka guztien %33a. Guretzat pentsaezina zen horrelako emaitza lortzea. Oso bozka gutxiengatik EAJ-k irabazi du. Oso pozik gaude hasi berriak garelako eta Urnietako udalean presentzia handia lortu dugulako. Eskerrak eman nahi dizkiegu bozkatu gaituzten guztiei”.
HERME GONZALEZ
PSE-EE:
“Guk egiten dugun balorazioa ez da ona, zinegotzi bat galdu egin dugulako. Badirudi EAJ-k eta Bilduk hautesleak mobilizatu egin dituztela. Ez ditugu bozka gehiegi galdu, 40 baino ez; baina zinegotzi bat galdu dugu.
Egia esan, gehiago espero genuen. Harrituta gaude.
Beste udalerri batzuetan eta estatu mailan lortutako emaitzak ikusita, Gobernu zentralaren jokabidearen zigorra ordaintzen ari garela dirudi”.