ESTANIS AMUTXASTEGI
PSE-EE:
“Lehenik eta behin Bilduk lortu duen boto diferentzia aitortu beharra dago, argi eta garbi. Guk gure aldetik soilik 100 boto galdu ditugu. Eta orain Udal osaketa berrian ikusi beharko da alderdi ezberdinen arteko indar metaketa.
Agintaldi berrian aukeraketa egin behar da, edo herria modernizatzen jarraitzen dugu edota Bilduren aurreikuspenei eusten diogu. Bilduren alde botoa eman dutenek ideiarik ere ez dute Atez atekoak suposatzen duen kostua.
Nolanahi ere, umiltasun osoarekin aitortzen dut herritarrek Bilduren alde bozkatu dutela. Baina indar metaketari erreparatu beharko zaio”.
ANDONI BALTASAR
EAJ-PNV:
“Lehenbiziko balorazio orokorra da Andoaingo herria abertzalea dela, beste behin hautestontzietan adierazi duen bezala.
Gure alderdiari dagokionez, aitortu behar da gehiago espero genuela. Baina egia ere bada orain lau urte baino 200 bat boto gehiago lortu ditugula, eta alde horretatik emaitzak ezin dira txartzat jo”.