Udal hauteskundeetako emaitzak, azken ordukoa EBk zinegotzia galdu du eta PSE-EEk irabazi

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 23a, 01:04

Gaur goizeko zenbaketa berrian, Sergio Barreiro EBko zinegotziak postua galdu du. PSE-EEra pasa da. Fernando Narciso sozialista zinegotzi izango da, beraz. Aldundiaren zenbaketan 8 boto gutxiago eman diote EB-Berdeak alderdiari, Basteroko 21. hautes-mahaiko 2A hautes-ontzian.

  • · Bildu:2500 (7 zinegotzi)
  • · PSE-EE:2059 (6)
  • · EAJ-PNV: 1363 (3)
  • · PP:561 (1)
  • · Ezker Batua-Berdeak:369 (0)
  • - Aralar: 237
  • - Hamaikabat!: 203

Loturak:

Bideoa: Ana Carrere, eskerrak ematen | Zinegotzien izen abizenak

Hautagai nagusien adierazpenak | Astekari berezia PDF formatuan

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!