Ia erabateko parte hartzea Adunako Udal hauteskundeetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 22a, 22:24

Berriak jakinarazi duenez, 19:30etarako 346 hautesleetatik 290ek eman dute botoa Adunan. %83,5eko parte-hartzea, beste modu batera esanda. PPkoa da hautes-zerrenda bakarra, baina herritar talde batek boto zuriaren aldeko eskaria egin duenez pentsatzekoa da mugituarazi duten botoa zuriaren aldekoa izango dela.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!