Gaurko hauteskundeen emaitzak, iluntzetik aurrera gune honetan bertan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 22a, 12:40

Udal nahiz Batzar Nagusietako ordezkariak aukeratzeko eguna iritsi da. Eskualdean ere, alderdi eta herri kandidatura ugari lehiatuko da 2011-2015 legealdiko alkatetza eskuratzeko. Iluntzeko 20:00etatik aurrera hautesle mahaiak itxi eta botoak zenbatu orduko, Beterri-Aiztondo eskualdeko herriz herriko emaitzen jarraipena egin ahal izango da gune honetan. Alderdi bakoitzak jaso duen bozka kopurua zehaztearekin batera, alkatetza eta zinegotzi postuen ordezkariak zeintzuk izango diren jakinaraziko da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!