Urnietako Udalak eta herriko kultura eta kirol ekimenetan buru-belarri diharduen hainbat taldek 2011. urteko lankidetza hitzarmena sinatu zuen maiatzaren 20n Udaletxeko Batzarraldi aretoan egin zen ekitaldian.
Bertan, Udalaren aldetik, Mikel Izagirre alkatea eta Ramon Goikoetxea Kultura, Kirola eta Euskara zinegotzia izan ziren. Honakoak izan ziren hitzarmena sinatu zuten Urnietako elkarteak: Kultura eta Euskara: Txanbolin Txistulari Banda, Egape Dantza Taldea. Aurrera Gure Ametsa Dantza Taldea. Poxta Zahar Elkartea, Iñistorra Euskaltzaleen Biltzarra. Bosko Anitz aisialdi taldea, Aukeran Dantza taldea, Xoxokako Auzo Elkartea. Kirola: Izurde Gimnasia Elkartea, Adarra Judo Taldea.