Igandeko hauteskundeen emaitzen jarraipena aiurri.com gunean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko mai. 20a, 19:51

Jakina denez, datorren igandean, maiatzaren 22an, Udal nahiz Batzar Nagusietako hauteskundeak izango dira. Beterri-Aiztondo eskualdean ere, alderdi eta herri kandidatura ugari lehiatuko da 2011-2015 legealdiko alkatetza eskuratzeko. Iluntzeko 20:00etatik aurrera hautesle mahaiak itxi eta botoak zenbatu orduko, Beterri-Aiztondo eskualdeko herriz herriko emaitzen jarraipena egin ahal izango da www.aiurri.com gunean. Alderdi bakoitzak jaso duen bozka kopurua zehaztearekin batera, alkatetza eta zinegotzi postuen ordezkariak zeintzuk izango diren jakinaraziko da. Jakin-mina argitu nahi baduzue, badakizue, beraz...

Gogoratu, eskualdeko hautagaiei eginiko elkarrizketak webgune honetan bertan irakur daitezkeela. Hara herriz herri, aukera ezberdinak:

-Aduna: PP alderdia soilik aurkeztu da. Adunarren gehiengoak boto zuriaren aldeko eskaera egin du.

-Amasa-Villabona: Bildu, EAJ-PNV, Ezker Batua-Berdeak, PP eta PSE-EE.

-Andoain: Aralar, Bildu, Hamaikabat (H1!), EAJ-PNV, Ezker Batua-Berdeak, PP eta PSE-EE.

-Asteasu: Asteasu Batuz (AB), Bai Asteasuri (BA), EAJ-PNV, PP eta PSE-EE.

-Larraul: Herri Aukera (HA), Larraul Aurrera (LA) eta PP. Bi herri kandidatura osatu dira larrauldarren artean.

-Zizurkil: Bildu, EAJ-PNV, PP eta PSE-EE.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!