Pirritx&Porrotx&Marimototsen emanaldirako sarrerak agortu dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2011ko maiatzaren 20a

Datorren asteazkenean Urnietako Egape ikastolako pilotalekuan Pirritx, Porrotx eta Marimototsek eskainiko duten "Ongi etorri Pupu eta Lore" ikuskizunerako sarrera guztiak agortu dira. Bide batez, gogoratu ikastola ondoko plazako atetik izango dela ikuskizunera sartzeko irekiko den ate bakarra, eta kotxez etortzen direnek Lasarterako errepidea hartu eta 100 metrotara izango dute aparkamentua.